Behin betiko esleipena
2011/07/14
BEÑAT ONAINDIA GOÑI jaunak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:
2011ko uztailaren 11n Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:
8.- NESTOR BASTERRETXEA ARETOKO BUTAKAK ALDATZEKO HORNIDURA KONTRATUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.
Xedea
Nestor Basterretxea aretoko butakak aldatzeko hornidura kontratua behin betiko esleitzea.
Aurrekariak
Lehenengoa: 2011ko maiatzaren 25eko Tokiko Gobernu Batzarrak behin-behineko esleipena ASCENDER enpresearen alde erabagi eban.
Bigarrena: Horretarako emondako epe barruan ASCENDER bere eginbeharrak bete dauz, behin betiko bermea ezarriz, 3/2011/1/000721 eragiketa zenbakiduna 1.092,60 € tan hain zuzen be.
Hirugarrena: Behin-behineko esleipen erabagia, bagilaren 7an jakinarazo jake partehartzaileei, espedientean agertzen diran jasotze-agiriak azaldu bezala, eta ez da ezelako errekurtsorik aurkeztu.
Argudioak
Lehenengoa: Kontsignazino nahikoa dago gastuari aurre egiteko.
Bigarrena: Ez dago eragozpenik behin betiko esleipena burutzeko.
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:
LEHENENGOA: Nestor Basterretxea aretoko butakak hornitzeko kontratazinoa ASCENDER enpreseari behin betiko esleitzea. Prezioa: 21.582,00 € gehi BEZ % 18.
BIGARRENA: Jagokon kontratua sinatuko da ASCENDER enpreseagaz, 30 eguneko epearen barruan.
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2011ko uztailaren 14an.
ONETSIA
ALKATEA