Udala

Faseak

Deialdia zabaltzea

2013/05/23

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2013ko maiatzaren 20an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


14.- sute eta lapurreta sistemen mantenimenturako zerbitzu kontratua lehiaketa bidez. gastua eta pleguak onartzea eta deialdia zabaltzea.

Xedea

Sute eta lapurreta sistemen mantenimenturako zerbitzu kontratua lehiaketa bidez. Gastua eta pleguak onartzea eta deialdia zabaltzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Indarreko kontratua datorren uztailaren 15ean amaituko da.

Bigarrena: Arriskuei aurre hartzeko teknikariak, baldintza plegu teknikoak aurkeztu dauz, jagokon prozedura edegi bidezko kontratazinoa burutzeko.

Argudioak

Lehenengoa: Kontratu hau beharrezkoa da eta udala ez da gai bere kabuz burutzeko. Kontratazinoa ezinbestekoa da.

Bigarrena: Kontsignazino nahikoa dago gastu honi aurre egiteko.

Hirugarrena: Kontratuaren kopuru mugak gainditu ez arren, lehiaketa edegi bidezko prozedurea erabiltea eskatu dau teknikariak.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Sute eta Lapurreta sistemen mantenimentu kontratazinorako baldintza plegu tekniko eta administratiboak onartzea eta deialdia zabaltzea, kontsignazino nahikoa izatearen baldintza etenarazlepean.

Iraupena: Bi (2) urte, luzagarria beste horrenbesterako, gehienez.
Lizitazino prezioa: 96.000,00€ +BEZ, kontatua eta luzapenak barru dirala.
Prozedurea: Lehiaketa edegia.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2013ko maiatzaren 23an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0