Udala

Faseak

Deialdia kaleratzea

2013/05/23

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2013ko maiatzaren 20an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


16.- BERMEOKO UDALETXEA BARRIZTATZEKO PROIEKTU BASIKOA, EXEKUZINO PROIEKTUA ETA DOKUMENTAZINO OSAGARRIA IDAZTEA ETA OBREAREN ZUZENDARITZA TEKNIKOA ESLEITZEKO BALDINTZA AGIRIAK ONARTZEA ETA DEIALDIA KALERATZEA.

Xedea

Bermeoko Udaletxea barriztatzeko proiektu basikoa, exekuzino proiektua eta dokumentazino osagarria idaztea eta obrearen zuzendaritza teknikoa esleitzeko baldintza agiriak onartzea eta deialdia kaleratzea.

Aurrekariak

Bakarra: 2013ko apirilaren 11ko sutearen ondorioz, Udaletxeak kalte nagusiak izan ebazan eta, barriztatzeko, proiektu basikoa, exekuzino proiektua eta dokumentazino osagarriaren idazketa lanak eta obrearen zuzendaritza teknikoa esleitu beharra dagoz.

Argudioak

Bakarra: Baldintza agiriak prestatu dira eta onartu egin behar dira esleipen prozesuari hainbat arinen hasikerea emoteko, preminazko gaia da eta.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:
BAKARRA: Bermeoko Udaletxea barriztatzeko proiektu basikoa, exekuzino proiektua eta dokumentazino osagarria idaztea eta obrearen zuzendaritza teknikoa esleitzeko baldintza agiriak onartzea eta deialdia kaleratzea.


*Idazkari andreak ohartarazo dau aseguru etxeko perituak gastu honetaz kargutuko dirala berbaz adierazo dauen arren, ez dagoala idatzizko onarpenik eta, ondorioz, momentuz ez dagoala kontsignazinorik kontratu honi aurre egiteko.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2013ko maiatzaren 23an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0