Udala

Faseak

Kontratua luzatzea

2013/11/20

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:

2013ko azaroaren 18an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


2.- UNI2 ENPRESEAGAZ KONTRATUA LUZATZEA.

Xedea

UNI2 enpreseagaz kontratua luzatzea.

Aurrekariak

Bakarra: 2013ko urriaren 8an, 10393 sarrera zenbakiagaz, UNI2 enpreseak 2013ko abenduaren 31 arte hainbat udal tokien garbiketarako indarrean dagoan kontratua luzatzeko borondatea adierazo dau.

Argudioak

Lehenengoa: Zerbitzuetako teknikariak enpresa honegaz sinatutako kontratuaren ezaugarriak adierazio dauz.

Bigarrena: Ezaugarri honeen artean, alde bien adostasunagaz, kontratua urte betez luzatzeko aukerea dago.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: UNI2 enpreseak egin dauen kontratuaren urtebeteko luzapen eskaerea onartzea.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2013ko azaroaren 20an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0