Udala

Faseak

Esleipena

2013/11/21

2013ko azaroaren 21ean, Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko Batzorde Zuzentzaileak ondoko erabagi hau hartu dau:

GIZARTE HEZIKETARAKO ESKU HARTZE ZERBITZUAREN BEHIN BETIKO ESLEIPENA ONARTZEA

Xedea
Gizarte Heziketarako Esku Hartze zerbitzuaren esleipena onartzea

Aurrekariak
Lehenengoa: 2013ko urriaren 31n eta azaroaren 7an, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko kontratazio mahaia batu da Gizarte Heziketarako Esku Hartze zerbitzuaren esleipenerako proposamenak aztertzeko.
Bigarrena: Agintzari kooperatiba izan da proposamena aurkeztu dauan elkarte bakarra, 130.500 euroko proposamena egin daualarik. Txosten teknikoa egin da.
Hirugarrena: Agintzari Kooperatibak esleipenerako baldintzak betetzen dauzala ikusita eta dokumentazio guztia zuzen aukeztuta, 2013ko azaroaren 7an, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko kontratazio mahaiak Gizarte Heziketarako Esku Hartze zerbitzua Agintzari Kooperatibari esleitzea proposatu dau 130.500 eurogaitik.
Laugarrena: Esleipenerako beharrezko dokumentazioa aurkezteko errekerimendua egin jako Agintzari Kooperatibari eta dokumentazio guztia zuzen aurkeztu dau.

Argudioak
Espedientea behar bezala izapidetu da

Erabagia
Lehenengoa: Gizarte Heziketarako Esku Hartze zerbitzua Agintzari Kooperatibari esleitzea 130.500 eurogaitik. (BEZatik salbuetsita dago)
Bigarrena: Kontratua sinatzea 2013ko abenduaren 1etik 2014ko azaroaren 30era.

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0