BIGARREN OHAR GARRANTZITSUA
2014/05/26
“Bermeoko alde zaharreko sarbide sistema eta zeharbideko semaforoen mantenu zerbitzurako” pleguak aztertuta eta legea eskuan, zerbitzu proiektuaren 3. eta 4. puntuan datu ekonomiko oso zehatzak eskatzen direla, eta horrek proposamen ekonomikoaren nondik norakoak jakiteko aukera eman dezakeela kontuan hartu dugunez, Plegu Teknikoen III. atala honela geratzen da:
III – ESKAINTZETAN ISLATU BEHAR DIREN AGIRIAK
Eskatzen diren proposamenetan agertu beharko dira gutxienez, honako frogagiriak:
ZERBITZUAREN PROIEKTUA
Lizitatzaileen proposamenean Zerbitzu Proiektu bat aurkeztu behar da, honako hauek zehaztuko dituena:
1.- Mantentze plangintza.
• Edukia, ordutegia, ohiko mantentze lanen maiztasuna eta intentsitatea.
• Erantzun metodo eta denbora ziurtatuak konponketak egiteko eta gora-beherak artatzeko.
2.-Ekipo teknikoa.
• Mantentze lanaz arduratuko den giza-taldearen kopurua, kalifikazioa eta prestasuna.
• Zerbitzua kudeatzeko beharrezkoak diren baliabide materialen deskripzio eta justifikazio zehaztua. Bertan sartuko dira gainera, sistemaren eta giza-ekipamenduen zertzelada guztiak, bulegoen prestasuna, biltegien, ibilgailuen, komunikabide eta sistema informatikoen, lan-tresnen, ordezko piezen eta abarren erabilgarritasuna.
• Kontratua amaitzen denean udalaren esku jarriko diren material guztien deskripzioa. Udalak ez du ordainduko beraiengatik ezelako kopuru gehigarririk, kontratu honen barruan sartuta daudelako.
3.- Aurrekontua.
• Kontratua amaitu ostean udalaren esku geratuko dira konponketak egiteko, beharrezkoak diren ordezko elementuen eta tresna berezien aurrekontu zehatza.
4.- Beste batzuk
• Mantentze kontratu barruan zerbitzuaren ordutegi ohikotik kanpoko konponketak egiteko langileen prestasuneko urtean 10 ordu sartuko dira.
• Eskematikoki azalduko da eta orientatzeko asmoarekin, lizitatzailearen ustean bere eskaintza baloratzeko orduan bereziki kontuan izan behar diren zehaztasunak, eskaintzen den teknologiaren ezaugarri bereziengatik, salgai dauden beste batzuetatik ezberdinak direla agertzeko, edo eskaintzen den diseinua berezia delako.