Esleipena
2014/06/12
KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:
2014ko ekainaren 2an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:
34.- VALORA EUROPAR EGITASMOA KUDEATZEKO ZERBITZU KONTRATUA ESLEITZEA.
Xedea
VALORA europar egitasmoa kudeatzeko zerbitzua kontratua esleitzea.
Aurrekariak
Lehenengoa: Merkataritza, Sustapen eta Turismoko batzorde informatiboak, 2013ko abenduaren 18an egindako batzarrean, Valora europar proiektuaren kudeaketa zerbitzuaren prozedura irekia eta lehiaketa bidez kontratatzea erabagi eban.
Bigarrena: 2014ko urtarrilaren 13an baldintza administratibo eta teknikoak onartu ziran eta esleipen barria egin bitartean Daiteke-gaz hile birako kontratazinoa burutu zan, otsailaren 13tik apirilaren 13ra.
Hirugarrena: 2014ko martxoaren 18an BAO-n publikatu da Valora zerbitzuaren iragarkia eta proposamena aurkeztu dauen enpresa bakarra Daiteke izan da.
Laugarrena: Valora europar proiektuan etenaldirik ez izateko, hile bateko beste luzapen bat egin da, apirilak 14tik maiatzak 13ra.
Bosgarrena: 2014ko apirilak 7an kontratazino mahaiea eratu da eta Daiteke-ren proposamena izan da aurkeztu dan bakarra eta baldintzak bete dauz.
Seigarrena: Zerbitzuaren esleipena 78.750€ (+BEZ) prezioan publikatu da urte birako eta Daiteke-k 78.000 euroko (+BEZ) eskaintzea egin dau.
Argudioak
Bakarra: Legezko urrats guztiak bete dira.
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:
BAKARRA: VALORA europar proiektuaren kudeaketa zerbitzuaren kontratua DAITEKE CAREERS & JOBS S.L. enpreseari esleitzea.
Kontratuaren prezioa 78.000,00 eurokoa (BEZ kanpo) izango da. BEZri jagokon zenbatekoa 16.380,00,00 eurokoa da (Guztira: 94.380,00 €).
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2014ko ekainaren 4an.
ONETSIA
ALKATEA