Iragarkia 2016-08-08 BAOean argitaratuta
2016/08/08
Lizitazio Iragarkia. Bermeoko eraikin publikoak garbitzeko zerbitzua.
1. Erakunde esleipen emoilea
a) Erakundea: Bermeoko Udala.
b) Espedientearen tramitatzailea: Zerbitzu Saila.
c) Espediente zenbakia: ZE-9-I-125.
2. Kontratuaren xedea
a) Zehaztapena: Bermeoko eraikin publikoak garbitzeko zerbitzua ( Gizarte eta Kultura etxea, Jose Antonio Egia Musika Eskola, Nestor Basterretxea aretoa, Bermeoko komun publikoak (Lamera, Almika, Tala, Txirritxa, Erribera eta Erreten), Kurtzio-Zarragoitxiko igogailua eta udal azokako garajea).
b) Burutzeko lekua: Bermeo.
c) Burutzeko epea: Urte bat.
3. Tramitazinoa eta prozedura
a) Tramitazinoa: Ohikoa.
b) Prozedura: Irekia.
4. Lizitazinoaren oinarrizko aurrekontua
128.374,44 euro, BEZ kanpo). %21eko BEZari dagokion zenbatekoa 26.958,63 eurokoa da (Danatara: 155.333,07 euro).
5. Bermeak
Behin-behineko bermea: 3.851,23 euro.
Behin-betiko bermea: Esleipen prezioaren %5, BEZ kanpo.
6. Dokumentazinoa eta informazinoa eskuratzea
Berh@z bulegoa (Ertzilla kalea 6-8 48370 Bermeo - berhaz@bermeo.eus) eta Bermeoko udaleko web orria (www.bermeo.eus)
7. Esleipendunak betebeharreko baldintza bereziak
a) Klasifikazinoa: U Taldea, 01 Azpitaldea, 1 Kategoria.
8. Proposamenen aurkezpena
- Lekua: Berh@z bulegoa. Ertzilla kalea 6-8, 48370-Bermeo.
- Orduak: Astelehenetik barikura 8:30-14:30. Martitzenetan eta eguenatan 16:30-19:00. Larunbatetan 10:00-13:00. «Udan arratsaldeetan itxita egongo da bulegoa».
- Epea: 15 egun iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
9. Esleipena
Proposamenak, eskaintzak aurkezteko epea amaitzen denetik zenbatzen hasita hilabeteko epean irekiko dira.
Esleipena egiterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira oinarritzat:
- Proposamen ekonomikoa: gehienez 70 puntu.
- Hobekuntzak: gehienez 30 puntu.
Bermeon, 2016ko uztailaren 21ean.-Alkatea