Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2008/12/10

Xedea

Datu Pertsonalen Babeserako araudiaren betekizunen eta Eudeleko Jardunbide Egokien Eskuliburuaren edukinen betepenerako, aholkularitza, formazioa eta ikuskaritza lanak burutzeko zerbitzu kontratuaren behin behineko esleipena

Aurrekariak

Lehenengoa: 2008ko irailaren 24an Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, baldintza tekniko eta administratiboak onetsi ebazan.

Bigarrena: 2008ko urriaren 20an, Azaro Fundazioari, Consultec, SL enpreseari, Grupo SCA, Grupo Orbereri, Attest enpresari, Segurdades enpresari, Abendu Consulting enpresari, Global Factory enpreseari eta GFI enpreseari gonbiteak bialdu jakezan.

Hirugarrena: 2008ko azaroaren 5ean, 1465 Alkatetza Dekretuz, baldintza tekniko eta administratiboak berriro ebatzi ziran hainbat aldaketa eginda.

Laugarrena: 2008ko azaroaren 10ean e-maila bidez gonbiteak bialdu ebazan.

Bosgarrena: 2008ko abenduaren 1a finkatu zan eskaintzak aurkezteko azken eguna eta honako eskaintzak aurkeztu dira: Consultec SL, Segurdades eta Grupo Orbere.

Seigarrena: 2008ko abenduaren 5ean, jasotako eskaintza guztiak aztertu dira.

Argudioak

Lehenengoa: 2008ko azaroaren 5ean onetsitako baldintzen arabera, bai hiru enpresek aurkeztu daben proposamena, beharrezko baliabide pertsonalen betekizunetara, eskaintzen eduki beharreko gitxieneko edukinera eta jarritako gehienezko kopuruaren mugara, erabatean egokitzen da.

Bigarrena: Esleipen irizpideak aintzat hartuz, prezioa, lan metodologia eta baldintzetan jasotakoaz gain enpresek aurkezten dabezan hobakuntzak eransten dan dokumentuan adierazi bezala balioztatu dira. (ikusi eranskina)

Puntuen zenbaketa modu honetan gelditzen da:

CONSULTEC, SL: 80,54
SEGURDADES: 95
GRUPO ORBERE: 75,45

Proposamena

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta honako hau proposatzen dot:

LEHENENGOA: Udaleko datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko ikuskaritza, aholkularitza eta araudien betepen zerbitzua, SEGURDADES enpreseari esleitzea behin behingoz.

BIGARRENA: Kontratua 24.772,96 €tan esleitzea. Prezioa 21.356 €, gehi 3.416,96€ (BEZa).

HIRUGARRENA: Enpresa esleituari, esleipen horren indarrez, segidan adierazoten diran jarduketak egin beharko dauzala jakinarazotea:

• Behin betiko bermea jarri (1.067,80€) Udal honetako Diruzaintzako bulegoetan.
• Udalak eskatutako dokumentazino orokorraren artean, aurkeztu ez diran dokumentuak edo zuzendu beharreko eremuen onespena aurkeztu, batik bat:

1. Proiektua biltzen dauan eskaintza proposamenaren dokumentazinoan: Ikastaroen lan metodologia ez dator bat baldintza teknikoen 2.2 puntuan adierazitakoagaz
2. Udalak ez dau kontratuaren ezarpen mugatik at bestelako mantentze lanen kontraturik egiteko beharrizanik.
3. Fakturazino eta ordaintzeko erea baldintza teknikoetan jasotako 7. puntuan adierazitakoa izango da.


15 laneguneko epea igarota, behin betiko esleipen proposamena egingo da.


Bermeon, 2008ko abenduaren 5ean

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0