Iragarkia BAOean 2017-03-01 argitaratua - Epea martxoaren 21a barne.
2017/03/01
Lizitazio iragarkia
1. Erakunde esleipen emoilea
a) Erakundea: Bermeoko Udala.
b) Espedientearen tramitatzailea: Urigintza, Obra eta Ingurumen Saila
2. Kontratuaren xedea
a) Zehaztapena: Paper eta kartoien bilketarako zerbitzua.
b) Burutzeko lekua: Bermeon.
c) Burutzeko epea: Bi urte (beste bi urte luzagarri).
3. Tramitazinoa eta prozedura
a) Tramitazinoa: Ohikoa.
b) Prozedura: Prozedura irekia.
c) Modua: Lehiaketa.
4. Lizitazinoaren oinarrizko aurrekontua
- Urteko prezioa, 15.000 euro, BEZ kanpo.
- BEZari dagokion zenbatekoa 1.500 euro da.
5. Behin-behineko bermea
Kontratuaren aurrekontuaren %3, BEZ kanpo.
6. Behin-betiko bermea
- Esleipen prezioaren %5, BEZ kanpo.
7. Dokumentazinoa eta informazinoa eskuratzea
Urigintza, Obra eta Ingurumen Saileko bulegoetan.
8. Proposamenen aurkezpena
a) Lekua: Berh@z bulegoa. Ertzilla kalea, 6-8, 48370-Bermeo.
- Orduak: Astelehenetik barikura 8:30-14:30. Martitzenetan eta eguenatan 16:30-19:00. Larunbatetan 10:00-13:00.
*Udan arratsaldeetan itxita egongo da bulegoa.
- EPEA: 20 egunetan, iragarkia argitaratzen dan hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazinoa: Administrazio baldintza zehatzen orrian zehazten dana.
9. Esleipena
Esleipena gehienez bi hilabeteko epean egingo da proposamenak ireki eta biharamunetik kontatzen hasita.
Esleipena egiterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira oinarritzat:
- Eskaintzaren prezioa (%60).
- Baldintza pleguari buruzko hobekuntzak, eta batez ere, ondorengo alderdietan eragin zuzena dabenak (%40).
Kaleko kontainerren bilketa egunak gehitzea; adibidez, bost egunetik seira (egunero, astelehenetik zapatura) (20%).
Edukiontzi gehiago jartzea dohainik (15%).
Beste aukerako zerbitzuak (5%). Adibidez, komertzioen atez-ateko zerbitzuan, komertzio kopurua handitzea, edota kaleko zerbitzuan bilketa puntuak handitzea; herritarrek eta dendek eta bulegoek bilketa sistemak behar dan moduan erabili daiezan sentsibilizazio kanpainak egitea, etab.
Bermeon, 2017ko otsailaren 21ean.-Alkatea