Udala

Faseak

Iragarkia 2018-02-01 BAOean argitaratuta

2018/02/01

Udal honek hurrengo
Pleguak onartu dituela jakinarazten da:

1. Erakunde esleipen emailea
a) Erakundea: Bermeoko Udala.
b) Espedientearen izapidetzailea: Idazkaritza Saila.
c) Espediente zenbakia: ID-17-260.
2. Kontratuaren xedea
a) Zehaztapena: Herri barruan Bermeoko Udalaren, bere Erakunde Autonomoak eta Berualaren gutun, propaganda, jakinarazpen eta bandoak banatzearen zerbitzua kontratatzea.
b) Zerbitzuaren ezaugarriak: Baldintza teknikoetan zehazten direnak.
c) Burutzeko epea: Bi urte, urtez urte, beste bi urtegaitik luzatu daikeena.
3. Tramitazioa, eta prozedura
a) Tramitazioa: Ohikoa.
b) Prozedura: Irekia.
4. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua
Kontratu honen mota izaerarekin bat etorriz lehiatzaileek kontratuaren barneko zerbitzu bakoitzeko proposatu beharko dabe. Horren ondorioz, ez da prezio osoa finkatzen, prezio estimatua baino, hau da, 175.000 euro, BEZa kanpo. BEZa, zerbitzuko atalen arabera finkatzen da.
5. Bermeak
a) Behin-behineko bermea: 2.625 euro.
b) Behin-betiko bermea: 4.375 euro.
6. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea
a) Erakundea: Bermeoko Udala (Berhaz).
b) Helbidea: Ertzilla kalea, 6, 8.
c) Herria eta posta kodea: Bermeo-48370.
d) Telefonoa: 946 179 191.
e) Faxa: 946 882 312.
f) E-Mail-a: berhaz@bermeo.org
g) Dokumentuak eta argibideak lortzeko azken eguna: Eskaintzak aurkezteko az-
ken eguna.
7. Esleipendunak betebeharreko baldintza bereziak
— Administrazio Baldintza zehatzen eta baldintza teknikoen pleguetan finkatzen diranak.
8. Proposamenen aurkezpena
a) Lekua: Berh@z Bulegoa, Ertzilla kalea, 6, 8. 48370-Bermeo.
b) Orduak:
— Astelehenetik barikura: 8:30-14:30.
— Martitzenetan eta eguenetan: 16:30-19:00.
— Larunbatetan: 10:00-13:00.
c) Epea: 15 egun, lizitazio iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean publikatzen dan hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
d) Aurkezteko beharrezko dokumentazioa: Administrazio baldintza zehatzen orrietan zehazten dana.
9. Esleipena
Proposamenak, eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta gero, hilabeteko epean gehienez irekiko dira Kontratazio Mahaia erabakitako egunean eta orduan.
Behin-behineko esleipena gehienez bi hilabeteko epean egingo da, proposamenak ireki eta biharamunetik kontatzen hasita.
10. Esleipen irizpideak
— Prezioa: %75.
— Banaketak egiteko epeen hobatzea: %25.
Irizpide horreek puntuatzeko formula eta erispide zehatzak Administrazio Baldintza zehatzen agirian finkatzen dira.
Bermeon, 2018ko urtarrilaren 24an.

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0