Behin betiko esleipena
2009/01/09
KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:
2008ko abenduaren 24an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:
7.- ALDE ZAHARREKO KALEAK KONPONTZEKO OBRA KONTRATUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.
Xedea
Alde zaharreko kaleak konpontzeko obra kontratua behin betiko esleitzea.
Aurrekariak
Lehenengoa: 2008ko urriaren 29an, Tokiko Gobernu Batzarrak, alde zaharreko kaleak konpontzeko obra kontratua Jesus M. Pereirari behin-behingoz esleitzea erabagi eban.
Bigarrena: 2008ko abenduaren 5ean, Jesus M. Pereirak, behin betiko bermea ipini dau.
Argudioak
Bakarra: Behin-behingoz proposatutako esleipendunak, eginbeharrak bete dauz, eta ondorioz, behin-behineko esleipena behin betiko bihurtu daiteke.
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:
BAKARRA: Alde zaharreko kaleak konpontzeko obra kontratua 189.901,72 €-an (BEZ kanpo) Jesus M. Pereirari behin betiko esleitzea.
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, Bermeon, 2009ko urtarrilaren 7an.
ONETSIA
ALKATEA