Behin betiko esleipena
2009/01/09
KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:
2008ko abenduaren 24an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:
20.- BIDEBARRIETA KALEA 17-KO ERAIKINA ERAISTEKO OBRA KONTRATUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.
Xedea
Bidebarrieta kalea 17ko eraikina eraisteko obra kontratua behin betiko esleitzea.
Aurrekariak
Lehenengoa: 2008ko azaroaren 27an, Tokiko Gobernu Batzarrak, Bidebarrieta kalea 17ko eraikina eraisteko obra kontratua Zandesa enpreseari behin-behingoz esleitzea erabagi eban.
Bigarrena: 2008ko abenduaren 17an, Zandesa enpreseak, behin betiko bermea ipini dau.
Argudioak
Bakarra: Behin-behingoz proposatutako esleipendunak, eginbeharrak bete dauz, eta ondorioz, behin-behineko esleipena behin betiko bihurtu daiteke.
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:
BAKARRA: Bidebarrieta kalea 17ko eraikina eraisteko obra kontratua 79.199,95 €-an (BEZ barne) Zandesa enpreseari esleitzea.
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, Bermeon, 2009ko urtarrilaren 7an.
ONETSIA
ALKATEA