Udala

Faseak

Iragarkia

2009/01/15

IRAGARKIA

Bermeoko udalak, ondorengo zerbitzua kaleratzea onartu dauala jakinarazten da:

KONTRATAZIOAREN HELBURUA: Kontratu honen helburu nagusia, Bermeoko Udaleko eraikin guztietan dauden suteei eta lapurretei aurre egiteko sistemen eraginkortasuna bermatzea da, beharrezko diren mantentze, errebisio, konponketa eta hornidurak eginez.

PROZEDURA NEGOZIATUA.

ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK: PLEGU TEKNIKOETAN.

AURREKONTUA: Kontratu honen prezioa, kontratu honen balio estimatua 90.344,83 eurokoa da BEZ barik. BEZari dagokion zenbatekoa 14.455,17 eurokoa da.

KONTRATU EPEAK; KONTRATU LUZAPENAK; KONTRATAZIO ORGANOA.
Kontratu hau urte birako izango da (2009-2010), eta luzapena beste urte birako izan daiteke, alderdi biek ados agertzen badira.
Kontratazio organoa Tokiko Gobernu Batzarra da.

BERMEAK:
- Behin behineko bermea: balio estimatuaren %1a.
- Behin betiko bermea: balio estimatuaren %5a.

ESKAINTZA AURKEZTEKO TOKIA: DOKUMENTAZIOA JASOTZEKO TOKIA, EPEAK ETA ORDUTEGIA.
LEKUA: Administrazio honetako ERREGISTRO OROKORRA (BERH@Z - Bermeoko herritarrentzat arreta zerbitzua, Ertzilla kalea 8, 48370 BERMEO –BIZKAIA-).
ORDUAK: 08:30etatik – 14:30etara goizetan, martitzen eta eguenatan 16:30etik 19:00etara arratsaldeetan, eta zapatuetan 10:00etatik 13:00etara.
INFORMAZIOA eta DOKUMENTAZIOA JASOTZEKO WEB GUNEA:
http://www.bermeokoudala.net/udalaren_kontratuak.html?&L=1 (euskeraz)
http://www.bermeokoudala.net/udalaren_kontratuak.html?&L=2 (gaztelaniaz)

ENPRESAREN AGIRIAK ETA GAITASUNA KREDITATZEKO EPEA: iragarki hau argitaratzen dan hurrengo egunetik hastia, HAMABOST (15) egun naturaleko epean.

Epe hau amaitu ondoren, aurkeztutako enpresen agiriak aztertu eta gai diran enpresei gonbidapena luzatuko jakie kontratazio honetan parte hartzeko.

Bermeon, 2009ko urtarrilaren 15ean.
ALKATEA
2009-01-28 argitaratuta

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0