Kultura agenda
Slavenka Drakulic “Han ez banengo bezala" eleberria 1992. urtean girotuta dago, Bosniako gerraren aldirik latzenean, eta gerraren alderdirik izugarrienetako bat erakusten du: emakumeen aurkako bortizkeria. S.-ren ahots indartsuaren oihartzuna ez da aise isilduko irakurlearen buru-zokoan. Suediako erbestetik ari zaigu, gordin baina sotil, apaingarririk batere gabe. Gerrako bere bizipenen kronika egiten du, nola atzeman zuten, nola atxiki zuten esparru batean beste emakume batzuekin batera, nola jasan zituen soldaduen sexu-abusuak... Eta harrigarriena, beharbada, nola ernatu zitzaion bizirik irauteko sena. Esaldi motz eraginkorren bidez, egileak itolarrian darama irakurlea amaieraraino, liburuaren hasierako denborarekin bat egin arte./
Data: 2024/11/27 - 2024/11/27
Ordua: 19:00 - 20:00
Non egiten da: Gaztelekuan
Antolatzailea: Bermeoko udala
010 (94 617 91 00)