Gramatika eta hizkuntz bariazioa Bermeon
2012
Iñaki Gaminde
Asier Romero
Hiart Legarra
Ohore eta plazer handia da niretzat maila handiko ikertzaile hauen lan bikainaren atarikoa idaztea. Bermeoko helduek eta gazteek erabiltzen duten euskararen desberdintasunak ikertu dituzte eta haiek esaten duten moduan ur handitan murgildu diren arren, bistan da igeri egiten jakin badakitela eta eskertzekoa da Bermeoko hizkerari egin dioten ekarpena eta erakutsi dioten maitasuna eta estimua.
Belaunaldiz belaunaldi gure hizkera aldatzen joan da, bizirik dagoen hizkuntza ez dagoelako geldirik eta itsasoaren antzera, olatuekin batera mugitzen da Bermeoko euskara.
Jendartearen bizimodua eta ohiturak aldatzen joan diren bezala aldatu da gure hizkuntza baina garrantzitsuena da komunikatzeko tresna modura bizirik eta osasuntsu dirauela eta gure erronka gure ondorengoei altxor hau uztea izan behar da.
Gure aurrekoek munduko itsaso guztietatik zehar eroan dute gure esukara eta orain mundu globalizatu honetan geuri tokatzen zaigu. Eskerrak Iñaki, Hiart eta Asierri gure aurrekoengandik datorren katea gogor eusten laguntzeagatik.
Idurre Bideguren Gabantxo
Salgai
010 (94 617 91 00)