Canterburyko paperen misterioa
2012
Edorta Jimenez
Rober Garay
Non bizi garan, nondik gatozan eta norantza goazan jakiteak gure bizitza intentsitate ezberdinaz bizitzea eragiten dau eta historia horren parte grela konturatzean bakoitzak jendartean izan nahi dauan inplikazio modua aukeratzen dau.
Gure kulturaren parte eta jabe izateko beharrezkoa da gure historia ezagutzea eta horretarako gure herriko historia errekuperatzeak eta belaunaldiz belaunaldi transmititzeko ahalegina egiteak garrantzi handia dauka.
Eskuartean daukagun lan hau trilogia baten lehengo zatia da. Suspensez beteriko thriller epikoa da eta gaur egunean giroturik dagoen arren, Bermeon historia erakusten deusku erromatarren sasoitik 1504.urtean Bermeon izandako sute nagusirarte. Bermeoko historiari buruz asko idatzi izan bada ere, lehenengo aldia da irudikapen narratibo baten bitartez eta antzinako eta gaurko kontuak nahastuz gure herriaren historia ezagutzeko aukera daukaguna.
Erabilitako iturri dokumental fidagarriei esker, garatutako gidoi entretenigarriari esker eta lortutako maila handiko irudi adierazgarriei esker lan berezi eta entretenigarria daukagu eskuragarri eta gure ondorengoei altxor hau iztea ohore bat izango da. Eskerrik asko lan bikain honetan parte hartu dozuen guztioi, Joseba IƱaki Unanue, Bittor Uriarte, Aingeru Astui, Alberto Astui, Joseluis Bilbao, Edorta Jimenez eta Rober Garay-eri eta Euskeraz Berbetan taldeari lan bikain honek sorrarazten dauzan sentzazioekaz goza dezagun.
Idurre Bideguren Gabantxo
Salgai
18 Euro
010 (94 617 91 00)