Agirre auzoa
Agirre auzoa, aurrekoaren hegoaldean, Saituatik Zumarretako landaren mendebaldeko isurialderaino luzatzen da, eta auzo barruan sartzen dira Txaboleta izeneko baserriak ere.
Baserriak: Saitua, Poteroane (desagertua), Kalene, Barrenengo, Auzoko, Arrietane, Pellune, Pedru, Igartu, Artone, Bastegieta (desagertua), Ormaetxe, Kantara, Luzarraga, Etxezuri, Makatzaga, Etxebarrimotzene, Errotatxu, Paulogorri eta Zezilione (azken horiek Txaboletagoikoa eta bekoa ere deitzen dira).