Olatuak
1980
Egilea: Pedro de Anasagasti
Umetarik ezautu nitun olatuak. Kantauri-ko itxasoaren ertzean jaioa, maite nun itxasoa, maite olatuak, maite kresala. Olatuak txikitako lagun ontzat nitun.
Nagusi egiñaz, ezautu ditut beste olatuak: .
.olatuak nere barrenean, nere bizitza gorabera utsa dalarik. Pozezko eta atsegiñezko olatuak, negarrez eta atsekabeko olatuak, bil-durrez olatuak, tentaziozko olatuak, biozkadako olatuak. Gau ta egun olatuak.
.olatuak nere lagun-urkoetan, bai emakume bai gizonezkoen artean. Eurak ere ni bezelako odolakin egindakoak dira. Orregatik, ola tu berdiñak euren eta nire ontziaren aurka.
. olatuak gure gizartean. Bai mendi ta baserriko bizitzan, bai erri barrukoan. Ezinikusi maitasun, baretasun ta gogorkeri, ogi ta ardo, pake eta guda, aberats eta txiro... Gizarte au olatuen dantzan ari da ta ezin Itxaso onon beso ibilkorretatik igesi.
Zenbat olatu ikusi ditut, ta zenbat bizi! Orra or nere bertsoetan. Itz baten esateko: gure bizitza olatu utsa da.
I.- LURRA
II.- ABERRIA
III.- GIZARTEA
IV.- FEDEA
Salgai
010 (94 617 91 00)