Agenda
Bermeoko Mugimendu Feministak, 2024. urtean herriko emakumeak* saretzeko egindako lanketarekin jarraituz, III. Topaketa antolatu du. Intersekzionalitatea funtsezko elementu artikulatzailetzat hartuta eta aniztasuna abiapuntu izanik, ekimen honen helburua da herriko emakume elkarteak eta norbanakoak saretzea. Denok elkartzeko, gure artean hobeto ezagutzeko eta elkarrekin jarduteko aukera izango dugu. Zerk batzen gaitu? Zerk pizten gaitu? Denon bizitzak erdigunean jartzeko Bermeoko Emakumeok* saretu gaitezen! Zaintza zerbitzua eskainiko da.
Data: 2025/04/04 - 2025/04/04
Ordua: 17:30 - 20:30
Non egiten da: Kabidxe
Antolatzailea: Bermeoko Mugimendu Feminista