Klima eta ingurunea
Bermeo lurralde menditsu batean dago. Alde batetik, Sollube mendiaren iparraldeko hegala itsasora begira dago. Lurra osotzen daben material gogorren eraginez itsasalde guztian lakar edo labar handiak dagoz, 100 metrora artekoak, baita hatx sakabanatuak be, Gaztelugatxe, Akatz eta Izaro uharteak adibidez. Itsasaldeak sarrera txikiak be badaukaz, Bermeoko portua bera edo Matxitxako lurmuturra, esaterako. Barruan, paisaia askotarikoa da, aldats handiakaz. Tontorrik garrantzitsuenak Sollube (696 m.) eta Burgoa (452 m.) dira.
Kostaldean dagoanez, eta aldapa gogorrak gainditu behar diranez, udalerri hau ureztatzen daben errekek ez dabe ibilbide bape baketsua. Beste batzuen artean, Akaga, Arronategi eta Etxebarria daukaguz. Portuko itsasartea eratzen dabenak, hain zuzen be.
Ekialde eta Hegoaldean, Arrieta, Meñaka eta Busturia; Mendebaldean, Bakio; eta Iparraldean, Mundaka eta itsasoa.
Uriburua herrigunea bera da, eta portu inguruan batzen dira biztanlerik gehienak %95a). Beste auzo batzuk: Agirre, Almika, San Andres, Arane, Arranotegi, Artika, Demiku, Mañu, San Migel, eta Gibelortzaga (San Pelaio) dira.
Bermeoko populazinoak etenbako hazkundea izan dau, nahiz eta azken urteotan geldiune txiki bat izan. 2021-01-01ean, Bermeok, guztira, 17.154 biztanle eukazan; biztanle horreetatik 8.704 emakumezkoak ziran eta 8.450 gizonezkoak.
010 (94 617 91 00)