Zerbitzuak

Herri babesa

Zer da Babes Zibila?

Eskalatzailea

Herriaren kalamitate, katastrofe edo arrisku egoeren aurrikuspen eta gitxitzea aztertzen dauzan zerbitzu publikoa da, era berean pertsonen eta ondasunen osotasun fisikoa zaintzen dau, egoera horrek gertatuz gero.

Arrazoi naturalengatik, hutsegite teknikoengatik edo edozein agerpen erako giza ekintzagatik sortutako istripu, siniestro eta katastrofeek, gure eguneroko bizitzan gero eta eragin handiagoa dute, zoritxarrez, gaur egun.

Gertaera guzti hauek, beren tipologia eta larritasunaren arabera, emergentzia egoerak sortu ditzakete, Udalerriak bere antolaketa eta egitura arruntarekin ezin deutsielarik aurre egin. Halan eta guztiz, gertaera horrei erantzun arin eta eranginkorra emon behar deutsiegu.

ZELAN EGITEN DAU BERE LANA?

Lurraldearen eremu bakoitzean egon daitekezan arriskuak identifikatuz.

Babes Zibileko zerbitzu bateratuen parte-hartze planak eginez.

Emergentziazko egoeretan ekintza bateraturako errekurtso material eta gizakoien katalogoa eginez.

Bere lanean dagozanean, aipatutako zerbitzu eta errekurtsoen ekintzak bateratuz.

Babes Zibilean herritarrek parte-hartzeari buruz, jendea informatzeko egitarauak prestatuz.

Babes Zibileko zerbitzuetarako lankidego profesional edo boluntarioaren programak antolatuz eta eraginez.

Elkarteko beharrezko zerbitzuen funtzionamendu normala segurtatuz.

HERRITARREN PARTE-HARTZEA

Parte-hartzearekin batera herritarrek Babes Zibileko ekintzak egin ditzakete, bai borondatez edo aginduz, pertsona guztiak gaudelako behartuta katastrofe kasuetan, Babes Zibilean parte-hartzeko. Parte hartzeko moduak ondorengoak dira:

AUTOBABESA

Autobabesaren bidez, gizartearen beraren errekurtso gizakoi eta materialak antolatzen dira, arrisku, katastrofe edo herriaren kalamitate kasuetako emergentzia egoerak aurrikusteko. Era berean, garantizatzen da gertaera horietan parte hartzea zuzenki. Babea Zibileko Zerbitzu Bateratuen ekintza posible izan arte, bai eta Babes Zibilari laguntzea beharrezkoa danean.

Auto-babesa korporatiboa da. arriskutsuak izan daitekezan toki edo eraikuntza publikoetan egiten dana. Herri auto-babesa da, familiako et:x:ebizitza izango dan eraikuntzako auzokoak antolatzea etxebizitza, auzo, barruti eta udalerrietan.

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Elkarkidetza erako erakundeak dira, gehien bat herritarrez osatuak, aipatutako emergentzia egoeretan pertsona eta ondasunak Babesteko, lurralde edo sektore inguru zehatzean parte hartzeko, borondatez edo aginduz loturik Babes Zibilari, Administrazio publikoen informazio eta Laguntza zerbitzuetan modu baterakoian lan egiteko. Kalte katastrofikoak konpontzeko neurriak aztertu eta proposatuko dabez, beraiek errepikatuko ez dirala aurrekusiz.

AGINDUZKO BABES ZIBILAREN ZERBITZU BATERATUAK

AGINDUA

TRANSMISIOAK

LOGISTIKOAK

INFORMAZIOA ETA HARREMAN PUBLIKOAK

HERRITARREN PARTE-HARTZEA

SEGURTASUN NEURRIAK

ALARMA

ILUNTZEA

BABESLEKUAK

IHESA, BANANTZEA, ETA ATERPEA.

LAGUNTZA NEURRIAK

LAGUNTZA ETA SALBAMENDUA

DEFENTSA ATOMIKO ETA KIMIKOA

OSASUN ETA DEFENTSA BIOLOGIKOA

SUTEAK

EKINTZA SOZIALA

ZERBITZU PUBLIKOEN BERRABILTZEA

NORBERAREN BABESA

ONDARE ARTISTIKO ETA KULTURALA BABESTEA

 NEKAZALGOA, MENDIAK ETA ABEREAK BABESTEA

INDUSTRI, MERKATALGO ETA ADMINISTRAZIOTEGIAK BABESTEA.

BORONDATEZKO LAGUNTZAILEAK

Babes Zibilaren jardueran modu guztiz boluntario eta altruista batean parte hartzen dabenak dira, arduradun Aginteek ezartzen daben lanetan parte hartzeko konpromezua sinatzen dabelarik, beren balio, zaletasun edo ezagueren arabera.

Pertsona horiek Udalek antolatutako Borondatezko Parte-Hartzaile Elkarteetan sartu daikez, laguntza, erreskate eta salbamendu, lehenengo laguntza, transmisio, ihes, eta biktimen babeserako lanetan parte hartzeko. Talde batekoa dan boluntario batek beste taldeak ere ezagutu behar dauz.

TALDEAK

Uholdeak

Ur azpiko igeriketa

Eskalatzea

Ingurugiroa

Industria

Haizeak

Kostaldeko erreskatea

Aglomerazioak

Jaiak

Mekanikoak

Elektrizistak

Lan Publikoetako makinak

Traktoreak

Ikastaroak

Komunikazioak

Salbamendu txakurraK

e.a.

Helbidea

  • Atalde kalea, Lanbide Hastapaneko beheko lokaletan
    10etatik 11rarte - Zapatuetan
     

Beste datu batzuk

Parte hartzeko informazino gehiago hemen:

  1. Udeletxeko bulegoetan
  2. Herri Babesako lokaletan
  3. Telefonoa: 94 617 91 82

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0