Bermeorantz
Logotipoa: | BERMEORANTZ |
---|---|
Izena: | Bermeorantz |
Udalerria: | Bermeo |
Probintzia: | Bizkaia |
E-maila: | |
| |
Webgunea: | |
Arduraduna: | |
Historia: | 1998ko apirilean sortu zen Bermeorantz. Euskal jendarteko esparru guztiak (politikoa, kulturala, kirola, hedabideak, artea, sindikatu…) Bermeoko euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak errespetatuak izateko sortu den herri asanblada irekia da. Hauen eskubideen alde eta gatazkaren konponbidearen alde egiten dugu lan hauek etxera etorri behar direla aldarrikatuz eta pairatzen hari diren egoera desberdinak ere salatzen ditugu; isolamenduak, zigorrak, jipoiak, konfidantzazko medikuen asistentziaren ukapena, etxetik hainbat kilometrotara egotea, txantaiak, bisita ukapenak presoei eta familiei… egoera honek ez du iñolako aldaketarik izan beraz, Bermeorantzek aldarrikatu zuen leloak gaurkotasunean diraute: EUREN ESKUBIDE GUZTIEN JABE! EUSKAL PRESOAK ETXERA!
|
Jarduerea: | Bermeorantzen adierazpena zabaldu herritik eta honen atxekimenduak lortu eragile mota desberdinen artean. “Euskal Preso eta Iheslariak Etxera” lelopea herritik zabaltzea modu desberdinetan; ikurrak kaleratzearena, ekimen mota desberdinak bakarka edota bestelako eragileekin antolaturik, udalarekin etengabeko harremanak mantentzea kolektibo honen berri izateko eta behar denena honen konpromezua edukitzeko herriarekiko. Bermeorantzek berak urtean zehar bi ekimen nagusi egiten ditu; - Irailean; Manifestazioa herriko jaien bezperan. - Abenduak 31, gabon zahar eguna; Manifeztazioa eta ekitaldia Biak kontuan edukita egun bereziak direla bai herriarentzat, presoentzat eta hauen ingurukoentzat, hauen eskubideen aldarrikapena kaleratzen dugu bi egun ezagunratzu hauetan. Preso eta Iheslarien aldeko bestelako mugimenduek antolatutako ekimenetara atxekitu eta parte hartzeaz gain, urtean zehar bestelako ekimen puntualak ere burutzen ditugu bai bakarka edota bestelako ereagile desberdinekin batera. |
Datuak: | Informazino gehiago Bermeorantz-eko web gunean. |
010 (94 617 91 00)