Zerbitzuak

Bermeoko MGEren Nautika eta Arrantzako Lanbide Heziketako Ikastegia

Izena:Bermeoko MGEren Nautika eta Arrantzako Lanbide Heziketako Ikastegia
Helbidea:Ongintza z/g
Udalerria:Bermeo
Probintzia:Bizkaia
Telefonoa:94 688 18 62
Faxa:94 688 18 62
E-maila:nautikaeskola@teleline.es
Ordutegia:8:00’tatik  14:30’tara eta 16:00’tatik 20:00’tara
Arduraduna:
Historia:

 Bermeoko Nautika Arrantzako Lanbide Heziketako Ikastegia (BNALHI) Marinaren Gizarte Erakundearen sarekoa da, eta, itsasoari nahiz arrantzari loturiko jarduerek sustrai sakonak eta eragin handia dituzten herri batean dago.

Ildo horretan, azpimarratu behar dugu Bermeoko inguraketa-ontziteriak duen ahalmen handia; halaber, nabarmendu behar ditugu baxurako ontziteriak egin dituen berrikuntzak eta atunontzi izoztaileen ontziteria berri eta sofistikatuak izan duen hedapena. Azkenik, ez du muga geografikorik eta lan-eskaintza etengabea sortzen du nautika eta arrantza ikasketetako titulua lortzen dutenentzat.

1976an sortu zenez geroztik, Bemeoko NALHIren heziketa ardatz nagusiak honako hauek izan dira:

  • Ontziratzeko eta ontzien barruan erantzukizunpeko zereginetan aritzeko titulu edo administrazio ziurtagiriak ematea, bai BERARIAZKO LANBIDE HEZIKETAK arautzen dituen berezitasunetan, bai ITSAS LANETARAKO LANBIDE HEZIKETAri loturikoetan.
  • Lanbide trebakuntza hobetzea, itsas lanbidea teknologia berrien arabera eguneratzea eta ekoizpen sistemak eskatzen dituen prestakuntza betekizunetara egokitzea.
  • Itsasoko lanerako segurtasunaren eta osasunaren ganeko etengabeko prestakuntza plana garatzea eta gauzatzea, “Enpresa-ekimena eta etengabeko prestakuntza 2000-2006” Europako Gizarte Fondoaren P.O.ren barruan dagoana. Prestakuntza plan honen helburua itsasoko langileen gaitasun maila gaurkotzea da. Horretarako, STCW-78/95 Prestakuntza Hitzarmenaren betekizunen arabera eta arlo horretan eman diren estatuko xedapenen arabera egokitu dira, langileen ezagutzak hobetzearren honako teknika hauetan: Itsas Segurtasuna, Merkantzia Arriskutsuen Garraioa, Sanitate Prestakuntza eta Arriskuei Aurrea hartzea Ontzietan.

Merkataritza Nabigazioaren  Zuzendaritza Nagusiak (MNZN) homologatu du ikastegia itsas gaietako ikastaroak emateko, eta baimena dauka (1977ko apirilaren 26ko MA-213 zk.dun EAO, irailaren 6koa) Lehen Mailako Lanbide Heziketako ikastegi gisa aritzeko itsas eta arranta adarrean. Hala, honako berezitasun hauek eskain ditzake: Makinak, Arantzako zubia eta bizkarra eta Irratia.

Beste alde batetik, aipatu behar dugu ikastegia Eusko Jaurlaritzako Arrantza Sailari atxikita dagoela, sail horren 1992ko azaroaren 16ko agindua dela bide. Agindu horrek arautzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Nautika eta Arrantza ikasketak ematen dituzten ikastegi baimenduen jardunbidea.Ikastegiak 1.144 metro karratuko azalera erabilgarria dauka heziketa garatzeko; bertako instalazioetan oso ekipo sofistikatuekaz baliatzen dira, hala nola, arrantza, nabigazio eta  komunikazio simulagailuak, mekanika lantegiak, motor gela, hotz atala, automatismoen eta elektrizitate laborategiak, eta itsas segurtasuneko gela.

MGEren Itsas Medikuntzako Zerbitzuak parte hartzen du ikastegiak garatzen dituen heziketa jardueretan, eta erakunde horretako lanbulegoetako teknikariek aholkatzen dute.

Ikastegian egiten diren ikasketak ERABAT DOAKOAK izateaz gain, MGEk urtero-urtero plazaratzen du ikasketa horietarako beken deialdia. Ikasleen inguruabarrak nahiz familia eta diru egoera kontuan izanik esleitzen dira beka horiek.

Itsas berezitasuneko ikastaroetan parte hartzeko izena Ikastegiko idazkaritzan bertan eman daiteke, baita MGEren lurralde eta tokiko zuzendaritzetan ere. Nolanahi ere, derrigorrezkoa da azterri medikoa indarrean edukitzea ontziratu ahal izateko.

Irakaskuntza arautuetan (HEZIKETA ZIKLOAK) aritzeko aurrematrikulak eta behin betiko matrikulak IKASTEGIAN egingo dira, ekainean eta uztailaren lehan astean, hurrenez hurren. Era berean, irakaskuntza horietan parte hartzeko hautaprobak ikastegian egingo dira, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ondorio horretarako zehazten dituen egunetan.

Zerbitzuak:Lanbide Heziketa
Bestelako datuak:

 Ikastaroak:

  • Goiko Mailako Heziketa-Zikloak
  • Erdiko Mailako Heziketa-Zikloak
  • Nautika eta Arrantzako Titulazio Txikiak
  • Etengabeko Itsasoko Prestakuntza:
    • Segurtasunerako
    • Itsasoko Espezializazio
    • Osasun Prestakuntzarako
    • Lan Arriskuak Prebenitzeko

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0