Bermeotarrak fanfarrea
Izena: | "Bermeotarrak" fanfarrea |
---|---|
Helbidea: | Gizarte eta Kultura etxea, Irakaskintza,14-16 |
Udalerria: | Bermeo |
Probintzia: | Bizkaia |
Telefonoa: | |
Faxa: | |
E-maila: | bermeotarrak1978@hotmail.com |
Ordutegia: | Barikuetan 18:30-19:30 |
Arduraduna: | Josu Ander Arruabarrena |
Historia: | Talde hau 1978. urtean sortu zan. Lagun talde baten amets hau Jose Antonio Egiaren eraginez egin zan, eta jendaurrean, lehenengoz, urte horretako Olentzeroren ibilaldian egin eban. Ordurik hona, Bermeotarrak fanfarrea herriko kaleak alaitzen izan dogu. Hasikera baten txirula, akordeoi eta haize instrumenturen bat ziran erabilten ebezanak. Gaur egun, barriz, musika banda txiki baten itxurea dauka. Bermeotarrak taldekoen asmoa euren musika zaletasunari urtekera bat emotea eta herriari adierazotea da. Jende askok hartu dau parte Bermeotarrak fanfarrean. Batzuk joan, beste batzuk etorri, gaur egun 17 musikazalek osotzen dabe taldea. Hamazortzigarren kide legez, Poli Larrinaga dogu, bermeotar ezagun honek Ohorezko klarinetea titulua hartu dau taldearen barruan. |
Zerbitzuak: | Musikea. Hiru Erregeak, San Juan bezperea, Madalen bezperea eta eguna bera, Andra Mariak, Gabonak,… urteroko ekitaldiez gain, beste hainbat ekintza ofizial eta sozio-kulturaletan be parte hartzen dau fanfarreak urte barruan. Fanfarrea Bermeotik kanpo be izan da. |
Bestelako datuak | web orria: www.euskalnet.net/atxi |
010 (94 617 91 00)